Gure Jantokia
Mundua gero eta azkarrago mugitzen da. Gaur egun, eguneroko errutinak korrika bizitzera eramaten gaitu, eta txiki-txikitatik azkar janzten, etxeko lanak azkar amaitzen edo presaka eta korrika jaten ohitzen gara.
Eguneroko zurrunbilo horren aurrean, eta zehazki, elikaduraren esparruan, duela mende laurden bat baino gehiago, Slow food mugimendua sortu zen: arreta handiz jateko artea, batez ere, kalitatea baloratzen duena. Lehengaien jatorria, osagaiak eta horiek prestatzeko modua kontuan hartzen dituen korrontea da.
Gure jantokiak SLOW FOOD filosofiarekin bat egiten du. Horrela, eta jantoki ekologiko eta autogestionatua izanik, jangela hezitzaileagoa, osasuntsuagoa, gertukoagoa eta bidezkoagoa bideratu ahal izango ditugu.
Esan genezake, gure jantoki zerbitzuak elikaduraren ikuspegi holistikoa barneratu, eta kultura, ingurumena, osasuna eta etika barne hartzen dituela.
Slow food printzipioak
JANARI ONA | JANARI GARBIA | BIDEZKO JANARIA |
---|---|---|
Elikagai freskoak, bertakoak, sasoikoak eta modu tradizionalean prestatutakoak | Pestizidarik eta ongarri kimikorik gabe eta gehigarri artifizialik gabe landatutako elikagaiak | Nekazarientzat, langileentzat eta kontsumitzaileentzat modu zuzen eta bidezkoan ekoitzitako elikagaiak |
…..Jantokitik komunitatera
✓ Elikagai fresko eta lokaletan oinarritutako menuak SORTUZ
✓ Etxeko sukaldaritza eta sukaldaritza tradizionala SUKALDATUZ
✓ Giro erakargarria DISEINATUZ
✓ Elikagaiak alferrik galtzea MURRIZTUZ
✓ Komunitatearen parte-hartzea SUSTATUZ
✓ Bezeroen iritziak ENTZUNEZ
Biodibertsitatea eta tokiko sukaldaritza-tradizioen babesa sustatzen ditu.
Elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa sustatzen du.
Ekoizle eta nekazari txikiei laguntzen die, tokiko ekonomiari eta enplegua sortzeari laguntzen dio.
Gure janariarekin konektatzera eta janariaren balio kultural eta soziala preziatzera gonbidatzen gaitu.