Skip to main content

Gure Azpiegiturak

Udalekuak - Azpiegitura

Ikastetxeko eskaintza bi eraikin, frontoia, patio ezberdinak, ortua eta gune berde zabalez osatuta dago.

Lehen eraikinaren bisita birtuala

 

Aisialdirako gune desberdinak dauzkagu:  frontoia, jolastokiak, eskalada gunea, ortua, mendia, sotanoa, musika gela, gaubela gelak edo material gelak. Gune guztiak proposamen ezberdinak garatzeko erabili ahal izango dituzte gazteek.

Erabilera ezberdinentzako gela anitzak daude, gure udalekuetako erabiltzaileei egonaldiaren xedeak betetzeko aukera ezberdinak ahalbidetzeko asmoz: - Musika gela. - Gaubelak egiteko gela. - Sotanoa, tatami eta ispilu gune bananduekin.

Ikastolako ortua eta mendia ere erabilgarri egongo dira. Erabilera anitzeko espazioak dira, eta jarduera desberdinak aurrera eramateko aukera bikaina ematen dute.

Aire zabalean burutu daitezken jarduerak egiteko jolastoki bi, eskalada guneak, frontoia, aereoak, mahaiak eta gradak dauzkagu. Frontoia estalia da, eta saskibaloian edo boleibolean jolasteko aukera dago bertan. Jolastoki nagusia eraikin bien tartean dago, eta aisialdirako edo lasai egoteko erabil daiteke. Bigarren jolastokia, eraikin nagusiaren alboan dago, eta txikienen aisialdira egokituta egon arren, adin guztietako pertsonentzako erabilgarria da.

 

  • Azkue Ikastolako logelak, jantoki zerbitzua eta aisialdi jarduera desberdinak burutzeko azpiegituren erabilera.
  • Gosaria / bazkaria / askaria / afaria
  • Kirol eta jolas materialak (*)
  • WIFI zerbitzua.
  • Erabilera anitzeko gelak (erabilera bereziak adostu egingo dira) (*)
  • Herriko eta inguruetako eskaintzak, ibilbideak edo bisitak egiteko aholkularitza.
  1. Logelak:

    Ikastetxeko gelak literekin osatutako logela bilakatuko dira eta solairuko komunak erabili ahal izango dituzte.           
    Eraikin bi izango dira. Talde desberdinak bananduta egongo dira lo egiteko: jantoki zerbitzua erabiltzeko kopuruen arabera txandak antolatu beharko dira, edo bestela jantoki txikia ere erabili daiteke.

  2. Sukaldea eta jantokia:

    Ikastolako sukaldea elikagaiak era desberdinetan prestatzeko azpiegiturekin hornituta dago. Horrela kalitatezko menu orekatua osatzeko aukera zabala daukagu.           
    Jantoki handiak 110 lagunentzako lekua dauka, eta jantoki txikiak, 60rentzat.

  3. Komunak eta dutxak:

    4 aldagela daude, bina, gune bakoitzean. Aldagela bakoitzak 4 dutxa ditu, eta gune bakoitzean 2 komun ditugu. Talde bakoitzak gune bat erabiltzeko aukera dauka, eta bestela, dutxen erabilera txandaka egingo da.

  4. Gela desberdinak:

    Erabilera ezberdinentzako gela anitzak  daude, udalekuetako erabiltzaileei aukera ezberdinak ahalbidetzeko asmoz:           
    - Musika gela.           
    - Gaubelak egiteko gela.           
    - Sotanoa, tatami eta ispilu gune bananduekin.

  5. Aire zabaleko guneak:

    Aire zabalean burutu daitezken jarduerak egiteko jolastoki bi, eskalada guneak, frontoia, aereoak, mahaiak eta gradak dauzkagu. Frontoia estalia da, eta saskibaloi edo boleibolean jolasteko aukera dago bertan. Jolastoki nagusia eraikin bien tartean dago, eta aisialdirako edo lasai egoteko erabil daiteke. Bigarren jolastokia eraikin nagusiaren alboan dago, eta txikienen aisialdira egokituta egon arren, adin guztietako pertsonek erabiltzeko modukoa da.

  6. Mendia eta ortua:

    Ikastolako ortua eta mendia ere erabili daitezke. Erabilera anitzerako prestatuta dauden espazioak dira.