Multiabentura
Deskribapena
Lekeition, uda sasoiari begira, abenturaz eta elkarbitzitzaz betetako 6 eguneko esperientzia. Bizipen ahaztezinez osatutako egonaldia prestatu dugu.
Zehaztapenak
Izen ematea
Martxoak 11 - Ekainak 7
Datak
Txanda - Uztailak 21 Uztailak 27 (8-12 urte) Beteta
Txanda - Uztailak 28 - Abuztuak 3 (8-14 urte) Apuntatu
Txanda - Abuztuak 4 - Abuztuak 10 (8-14 urte) Apuntatu
Prezio - 360 € / 6 egun
%10ko deskontua familiko bigarren umea
%5ko deskontua Martxoak 11 - Apirilak 12 izena ematen dutenek
Informazio gehigarria
Menuak
Gure menuak sasoiko eta bertoko produktuekin prestatzen ditugu. Informazio gehiago ( link-a gure jantokia )
Egoitza - Lekeitioko Azkue Natura Ikastola
Jarduerak
Itsas jarduerak
Mendi jarduerak
Programa
Multiabentura udalekuen helburu nagusia naturan eta lagunartean egonaldi atsegina izatea eta ondo pasatzea da. Jarduera fisiko-emozionalak gaztetxoenen artean sustatu nahi ditugu, eta bakarkako edo elkarlanean oinarritutako esperientzia pertsonalen bitartez, trebezia gaitasun desberdinak garatzea eskaintzen dugu.
Helburu orokorra
- Zaletasunak ezagutzea eta ikuspegi berritzaile batetik garatzea.
- Estereotipoak gaindituz, aisialdiaz gozatzeko aukerak zabaltzea.
- Autonomiaren eta ahalduntzearen garapenean laguntza eskaintzea.- Nerabeen arteko errespetuzko harremanak sustatzea.
- Hezitzaileen eta nerabeen arteko konfiantzazko harremana eraikitzea.
- Lekeition, 10 urtetatik 14 urte bitarteko umeen eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera sustatzea.
- Jende berria ezagutzea, giro berriak sortzea, euskara izanda harremantzako hizkuntza bakarra.
- Lekeitioko eta Lea-Artibaiko historia eta ohiturak ezagutzea, ingurumenaren zaintza bultzatzen duten ekintzen bidez.
- Parte hartze aktiboa bultzatzea.
- Umeen elkarbizitza eta sozializazioa bultzatzea, jokoaren bitartez, hezkuntza eta balore positiboak indartuz.
- Euskaraz egiten diren ekintzak, hizkuntza honen normalizazioa lortzeko tresna moduan erabiltzea.
Aisialdirako gune desberdinak dauzkagu: frontoia, jolastokiak, eskalada gunea, ortua, mendia, sotanoa, musika gela, gaubela gelak edo material gelak. Guztiak ere proposamen ezberdinak garatzeko erabili ahal izango dituzte gazteek.
Erabilera ezberdinetarako gela anitzak daude, gure udalekuetako erabiltzaileei egonaldiaren xedeak betetzeko aukera ezberdinak ahalbidetzeko asmoz: - Musika gela. - Gaubelak egiteko gela. - Sotanoa, tatami eta ispilu gune bananduekin.
Ikastolako ortua eta mendia ere erabilgarri egongo dira. Erabilera anitzeko espazioak dira, eta jarduera desberdinak aurrera eramateko aukera bikaina ematen dute.
Ikusi azpiegitura eta bista birtuala
Informazio gehigarria
Begirale bakoitzeko haur kopurua:
Menua: Behar berezietara egokitu daiteke
Edukiera: Plaza mugatuak eta gutxiengo taldea txanda osatzeko - 25 pertsona
Minusbaliatuentzako sarbidea: Bai