Egonaldiak
- EditZer eskaintzen dugu!
Aste Santua bueltan hasi eta ekainaren erdirarte, ikastetxe, aisialdi, kultura edo kirol talde desberdinentzako egonaldi aukera anitzak ditugu. Zuen taldeko egonaldi proposamena aurrera eramateko kalitatezko azpiegitura eta herriak ematen dituen aukera ezberdinak zuen eskura izango dituzue.
Gehiengo kopurua
36 pertsona
Gutxiengo taldea
12 pertsona
Pentsio azalpenak
Pentsio osoa: Gosaria / Bazkaria / Merienda / Afaria
Pentsio erdia: Gosaria / Afaria
Egonaldi aukerak
Pentsio osoa edo erdia
Lekeition, asteburu pasa, Azkue Natura Ikastolan egokitutako geletan. Pentsio osoan edo pentsio erdian egonaldia egiteko aukera izango duzu.
Egonaldiko azpiegitura eta materialaren erabilera berezia aurretik baieztatu beharko da.
Pentsio osoa + programazioa ( 2-4 egun )
Lekeition, astean zehar edo asteburuan, Azkue Natura Ikastolan egokitutako geletan eta Leaktibaik gidatutako abenturazko ekintzez osatutako pentsio osoko egonaldia eskeintzen dugu.
- Programazioa osatzerakoan zuen beharrizanei egokitzeko aukera egongo da.
- Egonaldian azpiegitura eta materialaren erabilera berezia aurretik baieztatu beharko da.
- Aste barruko egonaldian, azpiegitura eta materialaren erabilera berezia ikastolako ordutegira baldintzatuta egongo da.
- Proposatutako ekintzek, taldea eta metodologiaren arabera, moldaketaren bat izan dezakete, ekintzen artean aldaketak eginez edo ordezko bat burutuz. Gure begirale guztiak daude altan emanda, tituludunak dira eta urteetako esperientzia daukate aisialdiko ekintzetan eta umeekin. Ekintza guztiak burutzeko beharrezkoa den araudia betetzen dugu: seguruak, kontratuak, domeinu publikoa...
Pentsio osoa + ekintzaren bat
Lekeition, asteburu pasa edo astean zehar, Azkue Natura Ikastolan egokitutako geletan eta Leaktibairen eskutik ekintzaren bat egiteko aukerarekin, pentsio osoko egonaldia eskeintzen dugu.
- Egonaldian azpiegitura eta materialaren erabilera berezia aurretik baieztatu beharko da.
- Aste barruko egonaldian azpiegitura eta materialaren erabilera berezia ikastolako ordutegira baldintzatuta egongo da.
- Proposatutako ekintzek, taldea eta metodologiaren arabera, moldaketaren bat izan dezakete, ekintzen artean aldaketak eginez edo ordezko bat burutuz. Gure begirale guztiak daude altan emanda, tituludunak dira eta urteetako esperientzia daukate aisialdiko ekintzetan eta umeekin. Ekintza guztiak burutzeko beharrezkoa den araudia betetzen dugu: seguruak, kontratuak, domeinu publikoa erabiltzeko baimena, gure instalazioen parte diren Karraspio hondartzako Surf Eskolako aldagelak erabiltzeko baimena…