Sukalbentura
Deskribapena
Argi daukagu Sukalbenturaren helburu nagusia egonaldi atsegina eta ondo pasatzea direla, baina osasuna bere osotasunean ulertzen dugu. Horregatik sukaldaritza-elikadura eta jarduera fisiko-emozionalak gaztetxoenen artean sustatu nahi ditugu. Elikaduraren eta jarduera fisiko-emozional desberdinen kontzientzia elkarlanean eta elkarbizitzan oinarritutako esperientzia pertsonalen bitartez garatzea eskaini nahi dizuegu.
Lekeition 4 egunez Leaktibai abentura taldearekin eta Azkue ikastolako sukaldeko lan taldearekin, sukaldaritza eta abentura uztartuz, esperientzia eta bizipen ahaztezinez osatutako proposamena prestatu dugu.
Zehaztapenak
Datak : Apirilak 2-6
Prezio : 295 €
Menuak : Gure menuak sasoiko eta bertoko produktuekin prestatzen ditugu. Informazio gehiago
Egoitza : Lekeitioko Azkue Natura Ikastola
Jarduerak
Sukaldaritza jarduerak
Nutrizioa
Elikadura ohitura osasuntsuak; elikagai desberdinen onurak, jatorria eta sasoiaren garrantziaz ikasiko dugu.
Sukaldean autonomia
Sukaldeko tresnak eta elikagaiak manipulatzeko teknika metodo desberdinak erabiltzeko autonomia landuko dugu.
Talde lana
Plater eta menu desberdinak talde lanean prestatuko ditugu.
Abentura jarduerak
Itsas jarduerak
Surf | Padle | Big sup | Ondartza.
Mendi jarduerak
Eskalada | Espeleo
Elkarbizitza jarduerak
Gynkanak | Jolasak
Programa
- Elikadura ohitura osasuntsuak sustatu.
- Sukaldatuko ditugun plater desberdinen ezagugarriak ezagutu.
- Erabiliko ditugun elikagaien jatorria, ekoizpena eta berezitasunak ezagutu.
- Era dibertigarrian platerak osatzen ikasi.
- Prestatu ditugun plateren dastaketa eta balorazioa.
Helburu orokorra
- Zaletasunak ezagutzea eta ikuspegi berritzaile batetik garatzea.
- Estereotipoak gaindituz, aisialdiaz gozatzeko aukerak zabaltzea.
- Autonomiaren eta ahalduntzearen garapenean laguntza eskaintzea.- Nerabeen arteko errespetuzko harremanak sustatzea.
- Hezitzaileen eta nerabeen arteko konfiantzazko harremana eraikitzea.
- Lekeition 10 urtetatik 14 urte bitarteko umeen eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera sustatzea.
- Jende berria ezagutzea, giro berriak sortzea, euskara izanda harremantzako hizkuntza bakarra.
- Lekeitioko eta Lea-Artibaiko historia eta ohiturak ezagutzea, ingurumenaren zaintza bultzatzen duten ekintzen bidez.
- Parte hartze aktiboa bultzatzea.
- Umeen elkarbizitza eta sozializazioa bultzatzea, jokoaren bitartez, hezkuntza eta balore positiboak indartuz.
- Euskaraz egiten diren ekintzak, hizkuntza honen normalizazioa lortzeko tresna moduan erabiltzea.
Aisialdirako gune desberdinak dauzkagu: frontoia, jolastokiak, eskalada gunea, ortua, mendia, sotanoa, musika gela, gaubela gelak edo material gelak. Guztiak ere proposamen ezberdinak garatzeko erabili ahal izango dituzte gazteek.
Erabilera ezberdinentzako gela anitzak daude, gure udalekuetako erabiltzaileei egonaldiaren xedeak betetzeko aukera ezberdinak ahalbidetzeko asmoz: - Musika gela. - Gaubelak egiteko gela. - Sotanoa, tatami eta ispilu gune bananduekin.
Ikastolako ortua eta mendia ere erabilgarri egongo dira. Erabilera anitzeko espazioak dira, eta jarduera desberdinak aurrera eramateko aukera bikaina ematen dute.
Ikusi azpiegitura eta bista birtuala
Informazio gehigarria
X eguneko hiru txanda ditugu, Ekainetik - Uztaila bitartean.
Begirale bakoitzeko haur kopurua:
Menua: Behar berezietara egokitu daiteke
Janaria: Km0 elikagai guztiak eta ekoizpen jasangarria
Edukiera: Plaza mugatuak
Minusbaliatuentzako sarbidea: Si
Monitore tituludunen kopurua:
Monitore tituludunak.