Aller au contenu principal

Multiabentura

Deskribapena

Lekeition, uda sasoiari begira, abenturaz eta elkarbitzitzaz betetako 6 eguneko esperientzia. Bizipen ahaztezinez osatutako egonaldia prestatu dugu.

 

Zehaztapenak

Izen ematea

Martxoak 11 - Ekainak 7

Datak

  1. Txanda - Uztailak 21 Uztailak 27 (8-12 urte)  Beteta

  2. Txanda - Uztailak 28 - Abuztuak 3 (8-14 urte)  Apuntatu 

  3. Txanda - Abuztuak 4 - Abuztuak 10 (8-14 urte)  Apuntatu 
     

Prezio - 360 € / 6 egun

%10ko deskontua familiko bigarren umea    
%5ko deskontua Martxoak 11 - Apirilak 12 izena ematen dutenek    
Informazio gehigarria

Menuak

Gure menuak sasoiko eta bertoko produktuekin prestatzen ditugu. Informazio gehiago ( link-a gure jantokia )

Egoitza Lekeitioko Azkue Natura Ikastola

Jarduerak

Itsas jarduerak

Hondartza
Hondartzaz eta itsasoaz gozatzeko Lekeitioko Isuntza hondartza edo Mendexako Salbaje eta Karraspio ditugu.
Big sup / Surf

Big sup edo Surf bezalako jardunez gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Coastering

Kostaldea ezagutu, eta itsasoa-lurra uztartuz, esperientzia ahaztezina izango da.

Mendi jarduerak

Mendexa abentura park
Tirolinatan jolastu eta basoaz gozatuko dugu.
Eskalada / Espeleo

Kobazuloetan barna eta horman gora, inguruak esploratuko ditugu.

Inguruko ibilbideak

Lekeitio inguruko ibilbideak ezagutuko ditugu.

Programa

Multiabentura udalekuen helburu nagusia naturan eta lagunartean egonaldi atsegina izatea eta ondo pasatzea da. Jarduera fisiko-emozionalak gaztetxoenen artean sustatu nahi ditugu, eta bakarkako edo elkarlanean oinarritutako esperientzia pertsonalen bitartez, trebezia gaitasun desberdinak garatzea eskaintzen dugu. 

Helburu orokorra

  • Zaletasunak ezagutzea eta ikuspegi berritzaile batetik garatzea.
  • Estereotipoak gaindituz, aisialdiaz gozatzeko aukerak zabaltzea.
  • Autonomiaren eta ahalduntzearen garapenean laguntza eskaintzea.- Nerabeen arteko errespetuzko harremanak sustatzea.
  • Hezitzaileen eta nerabeen arteko konfiantzazko harremana eraikitzea.
  • Lekeition, 10 urtetatik 14 urte bitarteko umeen eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera sustatzea.
  • Jende berria ezagutzea, giro berriak sortzea, euskara izanda harremantzako hizkuntza bakarra.
  • Lekeitioko eta Lea-Artibaiko historia eta ohiturak ezagutzea, ingurumenaren zaintza bultzatzen duten ekintzen bidez.
  • Parte hartze aktiboa bultzatzea.
  • Umeen elkarbizitza eta sozializazioa bultzatzea, jokoaren bitartez, hezkuntza eta balore positiboak indartuz.
  • Euskaraz egiten diren ekintzak, hizkuntza honen normalizazioa lortzeko tresna moduan erabiltzea.

Aisialdirako gune desberdinak dauzkagu:  frontoia, jolastokiak, eskalada gunea, ortua, mendia, sotanoa, musika gela, gaubela gelak edo material gelak. Guztiak ere  proposamen ezberdinak garatzeko erabili ahal izango dituzte gazteek.

Erabilera ezberdinetarako gela anitzak daude, gure udalekuetako erabiltzaileei egonaldiaren xedeak betetzeko aukera ezberdinak ahalbidetzeko asmoz: - Musika gela. - Gaubelak egiteko gela. - Sotanoa, tatami eta ispilu gune bananduekin.

Ikastolako ortua eta mendia ere erabilgarri egongo dira. Erabilera anitzeko espazioak dira, eta jarduera desberdinak aurrera eramateko aukera bikaina ematen dute.

Ikusi azpiegitura eta bista birtuala

Informazio gehigarria

Begirale bakoitzeko haur kopurua:            
Menua: Behar berezietara egokitu daiteke             
Edukiera: Plaza mugatuak eta gutxiengo taldea  txanda osatzeko - 25 pertsona       
Minusbaliatuentzako sarbidea: Bai