Sarrera
Bizkaiko kostaldean kokatutako arrantza tradiziozko herria da Lekeitio. Kokapenak eta inguruak eskaintzen dituen aukerak zabalak dira. Naturan ekintza anitzak egiteaz gain, herriak mota guztietako aisialdi, kirol edo kultur ekintzak egiteko aukera ezin hobea ematen du.
Lekeitio herri euskalduna da. Euskaraz bizi gara eta halaxe jarraitu nahi dugu. Aisialdia euskaraz ulertu eta bizitzeko aukera aparta da egonaldia.
Eskaintzen dugun jantokia autogestionatua eta ekologikoa da. Herriko saltokietan eta eskualdeko edo Km 0 hornitzaile/ekoizleei erositako produktu fresko eta kalitatezkoekin osatutako menu orekatua prestatzen dugu.
Eguraldia lagun badaukagu, ekintza desberdinak egiten ditugu: coastering, surf edo SUP, eskalada, espeleologia (hastapena), gymkana, eta askoz gehiago! Kooperazioa eta talde lana ere bultzatu nahi ditugu eta horretarako herriak eskaintzen dituen aukera ezin hobeak eskuragai dauzkagu.
Abenturaz betetako egonaldi ahaztezina bizitzeko, herriaren kokapena, euskaldun izaera eta eskeintzen dugun jantoki eredua gehigarri ezin hobeak dira egonaldia borobilagoa izateko.